Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu Bilbon, Gasteizen eta Arrasaten (Gipuzkoa), euren bikotekideak jo dituztelakoan.
Bilbon 32 urteko gizonezko bat atxilotu dute, haren bikotekidearengana hurbiltzeko debekua hautsi eta hari eraso egiteagatik.
Gasteizko ustezko erasotzaileak haren bikotekidea eta hari laguntzera joan diren ertzainak jo ditu ustez. 43 urte ditu atxilotutakoak.
Arrasaten 25 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bikotekidea zauritu eta familiako bi kideri mehatxu egin dielakoan.