Emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Bilbon neska bati sexu erasoa egin diotelakoan

Emakumezkoa erietxe batean ingresatuta dago zauri larriak eragin baitzizkioten. Igande goizaldean gertatu zen erasoa Bilbo inguruan. Laugarren batek erasoan parte hartu zuen ikertzen ari da Ertzaintza.

2008ko urriaren 9a
15:51
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez, hiru lagun atxilotu zituzten iragan asteburuan Bilbon neska bati sexu erasoa egitea leporatuta. Nolanahi ere, xehetasun gutxi eman ditu Herrizaingo Sailak erasoari zein atxilotuei buruz: igande goizaldean gertatu zela Bilbo inguruan, hiru lagun atxilotu dituztela, eta neska erietxe batean ingresatu behar izan zutela erasoan jasan zituen zauri larrien ondorioz. Neska osasun zentro batera bere kabuz joan zela zehaztu dute iturri horiek. Halaber, Ertzaintza laugarren gizon batek erasoan parte hartu zuen ikertzen ari dela agertu du Herrizaingo Sailak.

Hasiera batean erasoa jasan duen neskak 17 urte zituela zabaldu bada ere, 24 dituela argitu dute orain zenbait komunikabidek. Atxilotutako bi gizonezkoetatik bik 18 urte lituzkete eta beste batek 40. Atxilotuetako bat espetxean sartu dute dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.