Hiru gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen, Bilbon eta Ordizian, ustez bikotekideak jotzeagatik

2007ko maiatzaren 29a
18:38
Entzun
Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat (E.J.S.) atxilotu zuen atzo gauean Gasteizen, ustez bere bikotekidea jo egin zuelako. Ertzainen arabera, lepoan eta besoan eragin zizkion lesioak.

Frantzia kaleko taberna batean izan zen ustezko erasoa. Gizonezko batek ertzainei esan zien bere bikotekideak eraso egin ziola.

Bilbon ere Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du (41 urtekoa, J.J.H.), bere bikotekidea mehatxatu eta jo egin duelakoan.

Goizeko hiru eta erdietan izan dira gertaerak, Maurice Ravel kalean, emakumearen etxean. Gizonezkoak ostikada bat jo dio eta, ondoren, sukaldeko labana batekin heriotz mehatxua egin dio.

Gizonezkoa lehen ere atxilotu izan dute, lau aldiz.

Ordizian (Gipuzkoa) ere atzeman dute ertzainek gizonezko bat (36 urtekoa, D.I.), ustez bere bikotekideari eraso egiteagatik. Atzo arratsaldean atxilotu zuten. Ertzainek esan dutenez, gizonezkoak aurpegian jo zuen emakumea. Heriotz mehatxuak ere egin zizkion.

Ustezko erasoak larunbatean egin zizkion, eta ertzainek atzo jaso zuten emakumearen deia. Hain zuzen, biktimak atzo denda batean babestu behar izan zuen, bikotekideak jo egin nahi zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.