Emakumeen kontrako indarkeria

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen, Cascanten eta Iruñean, emakumeen kontrako indarkeriagatik

2007ko abenduaren 11
18:29
Entzun
Gasteizko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, emakumezko bati labana handi batekin mehatxu egin ziola egotzita.

Gertaera zazpiak aldera gertatu zen. Emakumezkoak (37 urte) udaltzainei esan zien gizonezkoak -familiako kidea- 22 zentimetroko labanarekin mehatxatu eta alde egin zuela etxetik. Biktimak ez zuen haren kontra parte sartu.

Udaltzainek handik lasterrera atzeman zuten gizonezkoa. Haien arabera, hau udaltzain bat jotzen saiatu zen une horretan.

Nafarroan foruzainek beste bi gizonezko atzeman dituzte azkeneko egunetan, bikotekideen kontrako ustezko tratu txarrengatik.

Cascanten bart 54 urteko gizonezkoa atzeman dute, haren bikotekideak Tuteran parte sartu eta gero. Labanarekin mehatxatu zuela ere bazioen biktimak.

Iruñean Oiongo (Araba) 36 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ostegunean, gaur jakinarazi dutenez. Emaztea jo izana leporatzen diote. Honek berak sartu zuen salaketa; kolpe fisikoak, tratu psikologikoa, mehatxuak eta eraso sexuala jaso izana salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.