Emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen, Lasarte-Orian eta Arrasaten, bikotekideak jotzea leporatuta

2008ko maiatzaren 26a
14:48
Entzun
Gasteizko udaltzainek 40 urteko gizonezko bat atzeman zuten larunbatean, bikotekidea jo egin zuelako ustez. Huetos etorbidean izan gertaera. Emakumeak (36 urte) udaltzainei esan zien ez duela mutil-lagunaren kontra salaketarik sartu.

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Lasarte-Orian (Gipuzkoa), hamar eta erdiak aldera, emaztea jo egin zuelakoan. Ustezko erasoa kalean gertatu zen. Emakumeak ertzainei esan zien senarrak astindu eta iletik tira egin ziola. Gizonezkoa ondoren etxera joan zen, eta han atzeman zuten ertzainek.

Atzo gauean Arrasaten (Gipuzkoa) beste gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, emaztea jotzea egotzita. Ertzainak haien etxera joan zirenean, senarra metro erdiko aizto batekin aurkitu zutela esan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.