Emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, bikotekideak jo dituztelakoan

Erriberriko merinaldean, Iruñean eta Etxarri Aranatzen egin dituzte atxiloketak, azken egunetan.

2009ko otsailaren 4a
15:22
Entzun
Hiru gizonezko atxilotu dituzte Nafarroako foruzainek, haiek beren bikotekideak jo dituztelakoan. Erriberriko merinaldean, Iruñean eta Etxarri Aranatzen egin dituzte atxiloketak, azken egunetan.

Polizia iturriek jakitera eman dutenez, atzo, Erriberriko merinaldean 39 urteko gizonezko bat atxilo hartu zuten, haren bikotekidea foruzainen egoitzan salaketa jarri ondotik. Gizonak tratu txar fisiko eta psikologikoak eman zizkiola salatu zuen emakumeak. Atxilotutakoak aurrekariak ditu, emakume bera jotzeagatik; horregatik auzitegietan hainbat zigor ebazpen jasotakoa da.

Gainerako bi gizonezkoak joan den ostiralean atxilotu zituzten, bat Iruñean eta bestea Etxarri Aranatzen. Iruñeko kasuan emakume batek salaketa jarri zuen bere bikotekidearen kontra, kalean jo zuela argudiatuta. Ustezko erasotzaileak 40 urte ditu.

Etxarri Aranazko atxilotuari dagokionez, 38 urteko gizonezkoa da. Altsasuko polizietxeko foruzainek atxilotu zuten, Etxarri Aranatzen, emakume baten deia jaso ondoren. Emakume horren esanetan, auzoko etxean tratu txarrak gertatzen ari ziren. Foruzainak bertaratzean eta galderak egitean, ustezko erasotzailearen bila abiatu ziren, eta geroago atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.