Ezbeharra

Hiru gorpu aurkitu dituzte Barakaldon, indarkeria zantzuekin

Familia berekoak ziren hiru hildakoak. Ertzaintzak uste du semeak hil zituela gurasoak, eta ondoren bere buruaz beste egin zuela.

Ehorzketa etxeko langileak gorpu bat ateratzen. LUIS TEJIDO / EFE
2014ko ekainaren 9a
09:57
Entzun

Barakaldoko etxe batean hiru gorpu aurkitu zituen atzo Ertzaintzak, indarkeria zantzuekin. Familia berekoak ziren hirurak, 80 urte inguruko gurasoak eta 51ko semea. Azken hura udaltzaina zen, eta Ertzaintzak azaldu duenez, litekeena da hark gurasoak hil izana lehenik, ondoren bere buruaz beste egiteko. Hilketak, laneko armarekin egin zituela uste du Ertzaintzak.

Arratsaldean eman zuen abisua familiaren ezagun batek. Inork erantzuten ez zuela ikusita, indarrez sartu ziren familiaren etxera, eta han aurkitu zituzten hiru gorpuak.

Barakaldoko alkateak, Alfonso Garciak, ulertezintzat eta tamalgarritzat jo du gertakaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.