Hiru hilabetean behin ez, urtero berritu beharko dute nomadek zirkulazio agiria
Nomadak hiru hilabetean behin zirkulazio agiria berritzera behartzen zituen legea deuseztatu du Frantziako Auzitegi Konstituzionalak. Auzitegiaren arabera, neurri hori baztertzailea zen, eta ez zuen errespetatzen Frantziako Errepublikaren printzipio nagusietako bat: berdintasuna. Legeak mende bat beteko zuen arten. «Garaipen handitzat» jo dute erabakia nomaden eskubideen aldeko elkarteek. Dena den, nomadek beti eraman beharko dute gainean agiria, eta urtero berritu beharko dute. Nomadei eragiten zien beste neurri bat ere utzi dute bertan behera auzitegiek. Orain arte hiru urtez jarraian egon behar zuten toki batean hauteskunde zerrendan egoteko, hemendik aurrera ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu