Joan den larunbatean Indonesiako Java uhartean izandako lurrikarak milaka hildako eta kaltetu eragin dituela-eta herri hartako gobernuak hiru hilabeteko larrialdi egoera ezarri du. 5.000 lagunetik gora dira hildakoak eta 15.000 baino zauritu gehiago, Gurutze Gorriak emandako datuen arabera. Horiez gain, 200.000 lagunetik gora dira kaltetuak.
Ezbeharra izan ondoren egindako euriak asko zaildu ditu erreskate lanak; 2004ko tsunamiaz geroztik ezbeharrik larriena da.
Mundua
Hiru hilabeteko larrialdi egoera ezarri du Indonesiako Gobernuak
5.000 lagunetik gora dira dagoeneko Indonesiako lurrikaran hildakoak, eta 200.000 pertsona baino gehiago geratu dira etxebizitzarik gabe, Gurutze Gorriak emandako datuen arabera. Indonesiako Gobernuak hiru hilabeteko larrialdi egoera ezarri du, eta laguntza eskatu nazioarteko arduradunei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu