Errepideak

Hiru hildako errepideetan

Hiru pertsona hil dira gaur goizean Euskal Herriko errepideetan, bat Nafarroan, bese bat Araban, eta hirugarren bat Lapurdin. Nafarroan, Sakanako autobidean, noranahiko ibilgailu bat bidetik atera da, eta gidaria, 76 urteko gizonezko bat, hil da. Araban, Bastidan, hiru autok jo dute elkar, eta pertsona bat hil da. Lapurdin, Miarritzen, motor gidari bat hil da auto bat jota.

2006ko urtarrilaren 10a
14:47
Entzun
Miarritzen, 08:00ak aldera izan da istripua, Negresse auzoko zubian. Motor gidari batek auto bat jo du bete-betean, eta kolpean hil da.

09:25 aldera izan da ezbeharra Sakanako autobidean, 3. puntu kilometrikoan, Ekai parean. Noranahiko bat bidetik atera da, eta gidaria, 76 urteko Santiago A.G. Iturmendikoa (Nafarroa), hil egin da. Foruzaingoa ari da istripuaren nondik norakoak ikertzen, eta trafikoan sortutako arazoak zuzentzen.

Araban, hiru autok elkar jo dute Bastidan, eta hiru lagun ibilgailuen burdin artean harrapatuta geratu dira, irten ezinik. Bi bizirik atera dituzte, eta hirugarrena hilotz. Bestelako xehetasunik ez dute eman oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.