Hiru kide berri Administrazio Kontseiluan

2012ko ekainaren 2a
13:32
Entzun

Gaurko batzarrean BERRIA Taldeko Administrazio Kontseiluan proposatutako aldaketak onartu dituzte akziodunek. Hiru kide berri daude: Gurutze Izagirre, Joxean Alustiza eta Edurne Alegria. Kontseilua utzi dutenak Kristina Berasain eta Txema Gisasola izan dira.

Berasainek udazkenean utzi egin zuen BERRIA, eta Administrazio Kontseiluko tokia ere bai. Haren ordez Izagirre BERRIAko kazetaria sartu da. Gisasolak aurki Mondragon Korporazioko lehendakaritza hartuko du eta, karguen bateraezintasunagatik, laga egin behar izan du BERRIA Taldeko Administrazio Kontseilua. Alustiza Fagor Taldeko Kontseilu Orokorreko lehendakaria egongo da haren partez. Alegria, berriz, Ipar Euskal Herriko ordezkaria izango da; itzultzailea da lanbidez.

Kontseilukideak:

- Joxean Lizarribar lehendakaria.
- Joanmari Larrarte kontseilari ordezkaria.
- Edurne Alegria.
- Beatriz Zabalondo.
- Alazne Iruretagoiena.
- Abel Ariznabarreta.
- Gurutze Izagirre.
- Josu Amezaga.
- Joxean Alustiza.
- Emilio Majuelo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.