Hiru lagun atxilo, bi sendiren arteko liskarrari lotuta
IRUÑEA. Foruzaingoak hiru lagun atxilotu zituen herenegun Aristregin (Nafarroa), bi familiaren arteko liskarrari lotuta. Antza familietako bat kalteak eragin zituen bestearen bordaldearen hesian, eta eztabaidan hasi ziren. 36 eta 21 urteko bi lagun zauritu ziren liskarrean. Foruzaingoaren arabera, ohikoak ziren bi familien arteko eztabaidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu