Polizia iturrien arabera, goizeko seiretan atxilotu dituzte hiruak, Romans-Sur-Izereko etxebizitza txiki batean. Orain, atzeman dituzten etxebizitza, garaje bat eta auto bat ari dira miatzen. Ez diete armarik atzeman, eta miaketak egun osoan luzatuko direla iragarrik dute.
Atxiloketa unean ez dutela inolako errestentziarik egin zabaldu du poliziak.
Atxiloketak
Hiru lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak ETAko kide izatea leporatuta
Hiru euskal herritar atxilotu ditu Frantziako Poliziak, Romans-Sur-Izereko (Rhome) etxebizitza batean. Atxilotuak Beñat Sansebastian, Jose Ramon Sagarzazu Gaztelumendi eta eta Oier Goitia Abadia direla zabaldu du Poliziak. Frantziako epaile Marie-Antoinette Houyvetek agindu ditu atxiloketak. Poliziaren arabera, ez diete armarik aurkitu, baina etxebizitza bat eta garaje bat arakatzen ari dira. ETAren nazioarteko aparatuko kideak izatea leporatzen diete hirurei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu