EUSKAL HERRIA

Hiru lagun atxilotu dituzte Arantzadiko baratzeetan

Asteburuan herritarrek berreskuratutako baratzea hondatu dute berriro makinek. Arantzadi Auzolanean taldeak egunero protestak egiten jarraituko du. Gaur, 18:00 aldera, merienda eta kontzertua egingo dituzte, Arantzadin bertan.

Berria.info
2012ko irailaren 4a
15:39
Entzun

Gaur goizean Udaltzaingoak hiru lagun atxilotu ditu Arantzadiko baratzeetan, obrak oztopatzeagatik; Arantzadi Bizirik blogean adierazi dutenez. Hasieran, laugarren laguna atzeman dute, baina berehala utzi dute aske; makinen alboan egoteagatik, eta ez gainera igota. Makinak goizeko zortziak baino lehen hasi dira lanean, eta asteburuan herritarrek berreskuratutako baratzea suntsitu dute berriro. 

Atzo, hiru lagun atxilotzeaz gain, udaltzainek baratzeetan zeuden beste 30 lagun identifikatu zituzten. Goizean, berriz, taldeko zenbait kidek bere burua landatu zuten lurrean, leporaino lurrean sartuta, baratzeak txikitzearen aurka, baina asteburuko geldialdiaren ostean makinak lanean hasiko ez zirela ikusita, arratsaldean atera egin ziren.

Asteburuan gelditu egin ziren makinak, eta aurreko astean hondatutako baratzea berreskuratzeko baliatu zuen geldialdia Arantzadi Auzolanean taldeak. Loreak, letxugak eta abar landatu zituzten; gaur makinek dena hondatu dute. Iruñeko Udalak parke bat eta baratzeen interpretaziorako zentro bat egin nahi ditu Arantzadin. Horretarako, lurrak desjabetzen hasi zen orain zenbait urte, eta iragan astean hasi zituen obrak. Harrezkero, hamar lagun atxilotu dituzte udaltzainek, makinak gelditzen saiatzeagatik.

Arantzadi Auzolanean taldeak egunero protestak egiten jarraituko du udalaren plangintzaren aurka. Gaur, 18:00 aldera, merienda eta kontzertua egingo dituzte, Arantzadin bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.