GENERO INDARKERIA

Hiru lagun atxilotu dituzte, bikotekideei eta bikotekide ohiei eraso egitea egotzita

Sopelan, Getxon eta Irunen izan dira erasoak.

2014ko urtarrilaren 4a
16:24
Entzun

Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu azken orduetan, genero indarkeriari lotutako delituak egitea egotzita. Atzo arratsaldean atzeman zuten 19 urteko gazte bat, Sopelan (Bizkaia), bikotekide ohia era jarraituan jotzea leporatuta. Atxilo hartu zuten unean, atxiloketa saihesten saiatu zen haren lagun bat, eta hura ere atxiki zuten.

Bestetik, atzo iluntzean 34 urteko gizonezko bat atzeman zuen Ertzaintzak Getxon, etxebizitzan bikotekideari eraso egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Irunen atzeman zuten beste gizonezko bat, 39 urtekoa, atzo iluntzean. 22:40 aldera, gasolindegi batera joateko abisua eman zioten Ertzaintzari, emakume batek aurpegian zauri bat zuela eta. Ebaki bat zuen kokotsean, eta odol asko zerion. Emakumeak salatu zuen bikotekideak jo eta laban batekin zauritu zuela, eta gizona atxilo hartu zuten ertzainek. Biak artatu zituzten Bidasoko erietxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.