Ertzaintzak 33, 26 eta 21 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu bart goizaldean Derion, Bizkaian, emakume bati labanaz eraso egitea egotzita. Eskuan zauritu dute andrea. Haren bikotekidea da atxilotuetako bat.
Poliziak andrearen abisua jasota joan ziren hura zegoen lekura, eta eskuan eragindako ebakia ikusi zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasotzaileek jo egin zuten andrea, eta auto batean egin zuten ihes, Sondikarantz. Bidean atzeman zituzten hirurak.