Atxiloketak

Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen kutxa automatiko bati eraso egitea egotzita

Etxean egindako lehergailu bat zartarazi dute bart Gasteizen, Vital Kutxaren bulego bateko kutxan. Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu erasoa leporatuta.

2006ko urriaren 26a
15:11
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, 00:30 aldera Wellington Dukea kaleko Vitalen bulegoaren atarian motxila susmagarri bat zegoela ohartaraziz deitu dio norbaitek Ertzaintzari. Zenbait patruilla bidali dituzte hara, eta ingurua hesitu dute. Minutu gutxiren buruan lehergailua zartatu da eta dezenteko kalteak sortu ditu kutxa automatikoan. Lehergailua etxean egindakoa zela eta motxila azpian zegoela gordeta zehaztu dute.

Handik gutxira susmagarria iruditu zaien auto bat ikusi dute ertzainek. Gerarazi egin dute, eta identifikatu ondoren, barruan zihoazen hiru lagunak atxilotu dituzte erasoa egotzita.

Lehergailua kanpinerako gas botila batekin, likido sugarriarekin, aerosolekin eta suziriekin zegoen eginda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.