Nafarroako Foruzaingoak hiru lagun atxilotu ditu, bikotekideei eraso egitea leporatuta. Hiru atxilotuak epaiketaren zain daude.
Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, pasa den igandean Eguesibar eskualdean 58 urteko gizon bat atxilotu zuten bere emaztearengana gerturatu ezin bazuen ere, mehatxu egitea egotzita.
Larunbatean, bestalde, Zangotzan 51 urteko gizon bat atxilotu zuten emazteari mehatxu egitea leporatuta.
Iruñean abuztuaren 9an 36 urteko gizon bat atzeman zuen Foruzaingoak, ustez bere emazteari tratu txarrak egiteagatik.
gizartea
Hiru lagun atxilotu dituzte Nafarroan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu