EUSKAL HERRIA

Hiru lagun hil dira asteburuan Lapurdiko hondartzetan

Donibane Lohizuneko hondartzetan zendu dira bi, eta Hendaiakoan bestea.  

2012ko uztailaren 23a
16:12
Entzun

Hiru lagun hil dira bart Lapurdiko hondartzetan. Lehen istripua Hendaian gertatu da, eta beste biak, Donibane Lohizunen.

Donibane Lohizuneko hondartza handian 77 urteko emakume bat zendu da bart goizean. Itsasoan bainua hartzen ari ziren pertsonek ikusi dute gorpua, eta itsas ertzera eraman dute. Dirudienez, bihotzekoak eman dio andreari bainua hartzen zuen bitartean, eta itsasoan bertan hil da. Bestalde, 60 urte inguruko gizon baten gorpua aurkitu dute Abadiako erlaitzetako eremuan, hondartzan bertan. Gizona, erlaitzetatik erori, eta kolpearen ondorioz zendu da, lehen hipotesien arabera.

Hendaian, berriz, 82 urteko gizon bat ito egin zen atzo arratsaldean. Heriotzaren arrazoiak aztertzen ari dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.