Gizartea

Hiru lagun zauritu dira Bilbon sute batean

Campo Volantin pasealekuko eraikin batean izan da sutea. Hainbat lagunek okupatuta zuten eraikin hori, eta haietako hiru zauritu dira: bi kea arnastuta eta hirugarrena orkatilan min hartuta.

2006ko azaroaren 27a
18:14
Entzun
Bilboko Udaltzaingoko iturriek agertu dutenez, bart gaueko hamabiak eta laurden aldera piztu da sutea Campo Volantin pasealekuko 1. zenbakian, jabeek utzi eta hainbat lagunen artean okupatuta zuten eraikin batean.

33 urteko emakumezko bat eta 44 urteko gizonezko bat kea arnastuta zauritu dira, eta Basurtuko erietxera eraman behar izan dituzte. Beste hirugarren pertsona batek orkatilan hartu du min.

Badaezpada, suhiltzaileek eten egin dute pasabidea eraikinearen parean oinezko zein ibilgailuentzat. Goizeko ordubatak aldera lortu dute sua mendean hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.