Gutxienez 11 lagun hil dira, gaur, India iparraldean izandako hiru leherketatan NDTV telebistak jakinarazi duenez. Uttar Pradeshem, Indiako lurralderik jendetsuenean gertatu dira leherketa horiek; Benares, Faizabad eta Lucknow hirietan, hain zuzen ere.
Ia aldi berean lehertu dira hiru lehergailuak eta hirurak auzitegietatik gertu. Indiako Barne Ministerioak talde berak eginikoak direla uste du eta eraso terroristatzat jo ditu. Agintarien arabera, egileen helburua abokatuen aurkako erasoak egitea zen. Izan ere, duela egun batzuk ekintzaile batzuei defendatzeari uko egin zioten, Utarr Pradeshko Poliziak azaldu duenez.
Segurtasun indarrak epaitegietan beste lehergailurik egon litekeelakoan, miaketak egiten ari dira, NDTVek adierazi duenez.
Mundua
Hiru leherketak gutxienez 11 hildako utzi dituzte Indian
India iparraldeko hiru hiritan izan dira leherketak eta hiruretan epaitegietatik gertu NDTV telebistak jakinarazi duenez. Indiako Barne Ministerioak “eraso terroristak” izan direla uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu