politika

Hiru mila sinadura aurkeztu dituzte Lege Antiterroristaren aurka Nafarroan

2009ko azaroaren 20a
15:29
Entzun
Kale borrokarekin edo ETArekin zerikusia zutelakoan Nafarroan iaz atxilotutako herritarren senide eta lagunek hiru mila sinadura aurkeztu dituzte Espainiako Estatuko Lege Antiterrorista bertan beheiti utz dezaten eskatzeko. Espainiako Gobernuak Iruñean duen ordezkaritzan aurkeztu dituzte, eta gobernuari igor diezazkion eskatu diote.

Senideen eta lagunen izenean Iosu Esparzak adierazi duenez, sinadurez gain, Nazio Batuen Erakundearen eta Amnistia Internazionalaren bi agiri aukeztu dituzte. Horietan, bi erakundeak "Espainiako Estatuan tortura salaketengatik eta inkomunikazioagatik arduratuta" daudela biltzen da, Esparzaren arabera.

Nafarroako ordezkaritzari bertze bi eskaera ere egin dizkiote: Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak ez diezaiotela eskatu epaileari atxilotua inkomunikatzeko aukera, eta torturen salaketen inguruko barne ikerketak ireki ditzala. Esparzak azaldu duenez, gobernuaren ordezkaritzak "jarrera hartze eskasa" agertu du eskaera horien aitzinean. "Ordezkaritzak, bertze behin, inkomunikazioa eta horrek torturatzeko eskaintzen duen aukera bukatzeko duen borondate eskasa azaldu du".

Iaz hogei lagun inguru atxilotu zituzten Nafarroan, kale borrokarekin edo ETArekin zerikusia zutela egotzita. Inkomunikazio aldian torturak jasan izana salatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.