EILAS, LAB eta ELA sindikatuek hiru orduko lanuztera deitu dituzte Haurreskolak partzuergoko langileak hilaren 7rako, salatzeko ez zaiela ezarri «zerbitzuan izan diren murrizketak» eta langileei «2010. urteari dagokion soldata igoera». Lanuztea 09:00etatik 12:00etara egingo dute. Martxoaren 22an ere hiru orduz gelditu ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 222 haur eskola publikoak.
Sindikatuak «pozik» agertu dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo duelako partzuergoko langileen soldata murrizketa, baina «kezka» agertu dute diru horren itzulketak zerbitzuan izan ditzakeen ondorioengatik. Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak adierazi zuen diru hori bueltatzeko Haurreskolak Partzuergoko «zerbitzu propioak» berrantolatu beharko direla. Sindikatuen iritziz, «ez dituzte ordezkapenak egingo, haurren ratioa handituko dute, eta kontratazio gutxiago egingo».
Hiru orduko lanuztea egingo dute apirilaren 7an haur eskoletan
Haurreskolak partzuergoak izan dituen murrizketak salatu dituzte EILAS, LAB eta ELA sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu