Poliziak emandako zehaztasunen arabera, AEBeko eta Bielorrusiako enpresek kontrolatutako web orrien administratzaileei kreditu txartelen bidez ordaintzen zieten haur pornografia eskuratzearen truke.
Ikerketa iaz abiatu zuten, eta Interpolekin batera eraman dute aurrera. Espainiako Poliziak nabarmendu du atxilotuen artean gizarte klase eta lanbide askotako jendea dagoela, hala nola, irakasleak, enpresaburuak, mediku bat, apaiz bat...
Nafarroako atxiloketa Iruñean egin dute, Gipuzkoakoa Irunen eta Bizkaikoa oraindik ez dute zehaztu.
Gizartea
Hiru pertsona atxilotu dituzte Euskal Herrian haur pornografiaren aurkako sarekada batean
Espainiako Poliziak hiru lagun atxilotu ditu Euskal Herrian "haur pornografiaren zabalkundea erraztea" leporatuta. Pertsona horietako bat Bizkaian atxilotu dute, Gipuzkoan beste bat, eta hirugarrena Nafarroan. Espainiako Poliziak emandako azalpenen arabera, haur pornografiaren kontsumitzaile izatea egozten diete, eta irudi horiek eskuratzeko banatzaileei ordaindu egiten zietenez, "haur pornografia banatzeko sareak bultzatzea". Euskal Herrian atxilotutako hiru horiez gain, beste 30 atzeman dituzte Espainian, Herrialde Katalanetan eta Galizian, sarekada berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu