Ezbeharra

Hiru pertsona hil dira Nafarroan bi istriputan

NA-1240 errepideko lehen kilometroan bi txirrindulari hil dira, kamioi batek azpian harrapatuta. NA-660 errepidean, berriz, motor gidari bat hil da, seinale bat jota.

Bi txirrindulari hil dira kamoi bat gainera erorita. VILLAR LOPEZ / EFE
2014ko ekainaren 22a
18:25
Entzun

Bi txirrindulari hil dira eta bat zauritu NA-1240 errepidean izandako istripuan. Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, ganadua zeraman kamioi bat kontrola galdu eta txirrindulari talde baten gainera erori da.

Atzo goizean gertatu zen ezbeharra, Caparrosotik gertu. Foru Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.

Arratsaldean, berriz, Martzillatik gertu izan zen ezbeharra. NA-660 errepidean, errepidetik atera eta seinale baten aurka jo zuen motor gidari batek. Bertan hil zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.