Hiru lagun zauritu dira gaur goizean Barakaldon (Bizkaia), Okeluri kaleko etxebizitza batean gertatu den sute baten ondorioz, DYAren iturriek jakinarazi dutenez.
Gauerdia baino pixka bat lehenago piztu da sua eta, haren ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte 50 urteko emakumezkoa (A.N.M.), 28 urteko gizonezkoa (I.N.M.) eta 49 urteko gizonezkoa (J.N.M.). Hirurak ere Barakaldoko bizilagunak dira.
Gertaeren lekuan zeuden lekukoek adierazi dutenez, dirudienez sutea ustekabean hasi da etxe hartako sukaldean.
Sutea
Hiru pertsona zauritu dira Barakaldoko etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Ustez, sukaldean piztu da sua, gaur goizean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu