SUTEAK

Hiru sute piztu dira Nafarroan

Aratzurin, Artaxoan eta Espartzan sortutako suteak itzaltzeko lanetan ari dira suhiltzaileak.

2017ko ekainaren 22a
17:52
Entzun

Zereal zelai batean piztu da sua Espartzan, 14:30 aldera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Cordovillako, Lizarrako eta Tafallako suhiltzaileak lanean ari dira, eta bi helikoptero ere ari dira sutea itzaltzeko ahaleginetan. Kontrolpean dute.

Zizur Nagusiko igerilekuak hutsarazi dituzte, eta suhiltzaileak bertatik aritu dira ura hartzen.

Espartzakoa kontrolatuta, Lizarra eta Tafallako suhiltzaileak Aratzuriko sutea amatatzeko lanetan aritu dira. Kea dela-eta, Gazolazko biztanleak herritik aterarazi dituzte, badaezpada. Iluntzerako, ordea, sutea kontrolpean hartu dute, eta Gazolazko biztanleek etxera itzuli ahal izan dute. Gainera, beste bat piztu da arratsaldean Artaxoan.

Azken egunetako beroak erraztu egiten du suteak piztea. Abisu horia emana dago Nafarroa erdialdean tenperatura beroengatik, baina espero da ostiraletik aurrera giroa freskatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.