munDUA

Hiru urtean debekatuta egon diren hainbat elikagai sartzen utzi du Israelek Gazan

Blokeoa ezarriz geroztik lehen aldiz hasi dira iristen freskagarriak, zukuak eta gozoak, Hamasek aditzera eman duenez.

2010eko ekainaren 9a
18:08
Entzun
Gazan freskagarriak, zukuak, gozoak, mermelada eta gisa horretako elikagaiak debekaturik egon dira hiru urtean, Israelek blokeoa ezarri zuenetik, eta badirudi blokeoa arintzen hasi dela, horiek sartzen uzten hasi baita, Hamaseko Ekonomia Ministerioko kide Raed Fatuk azaldu duenez. Nili Aharonek, Gazako Administrazio Zibileko koordinatzaileak, patata frijituak, eta fruitu eta barazki batzuk ere aipatu ditu, Israelek 2007tik gaur arte sartzen utzi ez dituen produktuen artean.

Joan den astean Gazara zihoan Askatasunaren flotillarekin gertatutakoaren ondorioz Israeli presio handiagoa egiten ari zaio nazioartea Gazako blokeoarekin amai dezan. Bederatzi giza ekintzaile hil zituen Israelgo armadak elikagaien kargamentua Gazara eramaten saiatzeagatik.

2006an hasi zuen Israelek blokeoa, eta 2007an gogortu egin zuen, Hamas boterera heldu ondoren. Orduztik Israelek premiazko elikagaiak bakarrik sartzen bakarrik utzi du, eta debekiatu egin ditu gailu elektronikoak edota eraikuntzarako materiala, segurtasuna arriskuan jartzeko erabil daitezkeela argudiatuta.

Giza erakundeek kritikatzen dute segurtasunarena aitzakia besterik ez dela herritarrak zigortzeko, defentsarekin zerikusirik ez duela mermeladak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.