Hamalau urteko neskato bati ukituak egitea leporatuta epaituko dute gizonezkoa hurrengo astean. Iaz izan zen erasoa, Gasteizen. Adingabea lo zegoela probestu zuen gizonezkoak, haren gelara joan eta ukituak egiten hasteko. Arabako Fiskalaren arabera, neskari galtzak jaisten saiatu zen.
Sexu eraso bat egiten saiatzea leporatuta epaituko dute. Fiskalak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du haren kontra.