Kukutzako 23en aurkako epaiketa

Hiru urteko zigorra jarri diote Kukutza hustearen harira epaitutako bati

Absolbitu egin dituzte gainerakoak. Usurpazio deliturik ez zela egon ebatzi du epaileak.

Hodei Iruretagoiena
2015eko otsailaren 8a
09:38
Entzun

"Agintearen aurkako atentatua" egotzi diote zigortutakoari, fiskalak eskatu bezala. Epaituek ohar bidez salatu dute ertzain baten testigantza erabili duela epaileak oinarri bakar gisa, eta ez ditu kontuan hartu haien arteko kontraesanak. "Ertzainek pertsona bat zauritu zuten, eta, gerora, haiei eraso egin izana egotzi zioten. Hain zuzen, kanpotik jaurtitako pilotakadetako batek zauritu zuen kidea".

Usurpazio delitua zen epaitutako 23 lagunei egozten zieten delitu nagusia, eta halakorik ez zela egon ebatzi du epaileak. Besteak beste, eraikinaren jabe zen Cabisa enpresak "eraikina saldu edo aloktzeko inolako asmorik" ez zuela jaso du epaileak sententzian.

"Bi munduren arteko talka"

Urtarril amaieran izan zen epaiketa. Ertzainek, besteak beste, esan zuten pilotakada bakarra bota zutela barrura, eta proiektuaren alde agertu ziren Errekaldeko auzo elkartekoak: "Auzoaren arima zen".

"Kukutza kendu ziguten, eta mendekuarekin jarraitu nahi dute", salatu dute epaituek: "Epaiketa honetan, bi munduren arteko talka argi geratu da. Gure aldetik, aurrera jarraitzen dugu, okupatzen eta gure bizitzak guk geuk kudeatu eta defendatzen". Deialdiei adi egoteko eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.