Hiru zulorekin hilik topatu dute izurde bat Zurriolan
DONOSTIA. Ustez egunak hilik daramatzan izurde bat agertu da Donostiako Zurriola hondartzan. Eguzki talde ekologistak ohartarazi duenez, izurde ugari azaldu dira azken asteotan, hilik edo zaurituta, Gipuzkoako kostaldean. Atzokoak hiru zulo zituen gorputzean; zulo horiek ikertzeko eskatu du elkarteak, «batere naturalak» ez direlakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu