Oñatin egingo du batzarra, eta Andoni Iturriotz elkarteko lehendakariak emango dio hasiera. Ondoren, 2014ko diru kontuen berri emango du Sebastian Barinagarrementeria diruzainak, eta 2015eko aurrekontuak aurkeztuko ditu. Koordinazioaz arduratzen den Jon Ugartek azalduko du zein den Eskualdeko eta Herrietako egoera.
Kartzelatik edo deserritik Euskal Herrira itzultzen diren gizon-emakumeei laguntza integrala lortzea du helburu elkarteak, eta azken urteetako balantzea aurkeztuko dute Batzar Nagusian.