Espetxeetako Zuzendaritzaren idazkaritza nagusiak hirugarren gradua eman dio Jose Manuel Fernandez Perez de Nanclares presoari. Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, «legeak ezarritako baldintzak» bete ditu Fernandezek; Langraizko bidea deiturikoa onartu du, Barne Ministerioak nabarmendu duenez: ETAko kide izateari uko egin dio, eta damua agertu du. Fernandez Basauriko espetxean (Bizkaia) dago gaur egun.
1992an atxilotu zuten, eta 41 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAri laguntza ematea leporatuta. Barne Ministerioak dio Parot doktrina ezarri ziotela.
Hirugarren gradua eman diote Jose Manuel Fernandez presoari
Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, presoak bete ditu «legeak ezarritako baldintzak»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu