Hirugarrenez lelo bera

Erredakzioa
2003ko urriaren 9a
00:00
Entzun
oan den otsailaren 19an eta apirilaren 1ean bezala, Espainiako Barne Ministerioko bozeramaileek lelo bera erabili dute atzoko polizi operazioa azaltzeko: ETAren «berregituratzearen» kontrako kolpea. Hirugarren aldiz gauza bera esaten agertu dira sarekada bat justifikatzeko. Otsaileko atxilotuek, Angel Acebes Espainiako Barne ministroaren esanetan, ETAren laguntzaile sareko «muina» osatzen zuten. Oraingoak, Acebesen hitzetan, sostengu egiturak berregiten saiatzen ari zen «muina» zen, edota, Ignacio Astarloa Segurtasunerako estatu idazkariaren esanetan, ETAren «egitura berriaren bihotza». Akusazio zehatzgabe eta errepikakor horien atzean 57 lagunenatxilotzea dago. Atxilotu gehienak, gazteak dira, beraz, Haika edo Segiren kontrako operazioetako atxilotuen zerrendari gehitu beharreko gazteak.

Otsailaren 19ko operazio hartan, Espainiako Poliziak 14 lagun atxilotu zituen eta gehienak gaur egun espetxean daude. Operazio hartan Arkaitz Rodriguez, Aiora Epelde, Dorletan Ganzarain, Maria Kolera etaJoxe Mari Arruti Gipuzkoan atxilotu zituzten. Unai Redin, Tomas Insausti, Mikel Pardo,eta ainara Calvo Nafarroan. Aiala Manrique, Asier Ortiz de Ginea Araban. Eta Iñaki Ramos, Josu Lezama eta Mikel Jauregi Bizkaian.

Apirilaren 1eko operazioan 9 lagun atxilotu zituen Espainako Poliziak, Baltasar Garzon epailearen aginduz. Araban, Asier Bengoa, Agurtzane Hernandez eta Gorka Moreno atxilotu zituzten. Gipuzkoan, Iratxe Yañez eta Ainara Etxeberria. Bizkaian Peru Aranburu eta Unai Dañobeitia. Eta Nafarroan, Iñaki Zudaire eta Cristina Montoya. Hiru egun inkomunikatuta izan ondoren, Garzonek bost lagun espetxeratu zituen. Gorka Moreno, Ainara Etxeberria eta Kristina Montoya aske gelditu ziren. Azken honek, Poliziaren esku torturak pairatu izana salatu zuen Garzonen aurreko deklarazioan. Besteak beste, poltsa bi aldiz egin ziotela eta pistola bat aurpegian jarri eta tiro egitearekin mehatxatu zutela deklaratu zuen.

Bestalde, ekainaren 3an, bederatzi lagun nor bere kabuz Espainiako Auzitegi Nazionalera joan ziren deklaratzera, otsaileko eta apirileko operazioetako sumarioan euren izenak agertzen zirelako. Galdeketa labur baten ostean bederatzi lagunak aske gelditu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.