Eusko JAurlaritzaren osaketa

Hirukoa berrosatzeko asmoz bilerak egiten hasiko da Ibarretxe

Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxek aurreko legegintzaldian bezala EAJ-EA-EB hiruko Gobernua osatu nahi du, eta hori lortzeko bilerak hasiko dut "laster", Jarduneko Jaurlaritzaren bozeramaile Miren Azkaratek jakinarazi duenez. Kargu hartze ekitaldia ekainaren erdi aldera egitea espero dutela ere azaldu du Azkaratek.

2005eko maiatzaren 24a
18:36
Entzun
Joan Jose Ibarretxerentzat, hirukoa ez da aurreko legegintzaldirako bakarrik balio zuen tresna, aurrerantzean ere "balio" duela uste du, Azkaratek azaldu duenez.

Ekainaren erdi alderako "elkarrizketak eta negoziaketak" amaituta edukitzea espero dutela esan du, eta kargu hartze ekitaldia orduantxe egingo dutela iragarri du, "normaltasun osoz".

Hiruko eratzeko lortuko balu,Eusko Legebiltzarreko 75 eserlekutatik 32ren jabe izango litzateke talde hori, Aralar batuz gero 33 boto. PPk eta PSE-EEk, ordea, 33 boz elkartzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.