Politika

Hirukoak eta PSEk baztertu egin dituzte EHAK eta PPk Jaurlaritzaren aurrekontuez jarritako osoko zuzenketak

Baliteke Eusko Legebiltzarrak hilaren 28an onartzea 2008ko aurrekontuak.

2007ko abenduaren 12a
16:27
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren hirukoak (EAJ, EA eta EB) PSE-EErekin orain dela aste batzuk 2008ko aurrekontuez lortutako aurre-akordioari esker, Eusko Legebiltzarrak gaur atzera bota ditu EHAK-k eta PPk bakoitzak bere aldetik jarritako osoko zuzenketak, gehiengoa osatzen dutelako.

Hala, hurrengo urteko kontuei buruzko prozesuak aurrera segitzen du, eta baliteke hilaren 28an onartzea aurrekontuak. Idoia Zenarrutzabeitia Jaurlaritzaren lehendakariordeak atea zabalik utzi dio Aralarrekin akordioak lortzeari.

Ia 10.000 milioi euro jasotzen dituzte aurrekontuek. Hirukoak PSE-EErekin egindako hitzarmenaren ondoren, 40,1 milioitan hazi zituzten 2008rako.

Leopoldo Barreda PPren legebiltzarkideak esan du "obsesio abertzaleen eta independentistei" erantzuten dietela, "inoiz baino gehiago, gainera", eta PSE-EE kritikatu du, batez ere.

Itziar Basterrika EHAKren parlamentarioaren ustez, aurrekontuak ez daude "nazio eraikuntzara" bideratuak, "eta Espainiarekiko menpekotasuna indartzen dute". Sozialistekin lortutako akordioagatik, EAJk, EAk eta EBk marko juridiko-politikoaren aldaketari "eragozpena" jarri diotela esan du Basterrikak. AHT egiteko dirua jarri izana ere kritikatu du; "diru publikoa esku pribatuetan ipiniko dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.