Jarrera hori arrazoitzeko, dagoeneko Eusko Legebiltzarrak euskal preso politikoen aldeko jarrera argia agertu duela hainbatetan argudiatu du Xabier Agirre legebiltzarkide jeltzaleak.
De Juanak 61. eguna gose greban
Bestalde, Iñaki de Juanak gose greban 61. eguna betetzen duen egun berean eztabaidatuko dituzte gai horiek Eusko Legebiltzarrean. Gainera, litekeena da gaur preso donostiarra Algecirasko (Andaluzia, Espainia) Punta Europa erietxetik beste "egokiago" batera eramatea. Aukera horren berri eman diete De Juanaren senideei, baina ez dite zehaztu nora eramango luketen.
Presoak
Hirukoak ez du Eusko Legebiltzarrak Ibaetako Foroaren adierazpenarekin bat egiteko premiarik ikusten
Euskal preso politikoen egoerari buruz eztabaidatzen ari dira Eusko Legebitlzarrean, Ezker Abertzalea taldeak eta Aralarrek Ibaetako Foroaren adierazpena jasotzen duen mozioa aurkeztu duela-eta. Hala ere, ez du ematen mozioa aurrera aterako denik, Jaurlaritzako hirukoko alderdiek ez dutela adierazpen horrekin bat egiteko premiarik ikusten agertu baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu