Zapateroren ustez EAEn sortuko den gehiengo berri horrek egungo blokeo egoera gaindituko luke, eta autogobernuan eta elkarbizitzan aurrerapauso nabarmenak eman.
Hiru baldintza jarri dizkio Espainiako gobernuburuak gehiengo berriari: Patxi Lopez lehendakari izatea; ez izatea ez nazionalisten kontrako eta ezta PPren kontrakoa ere; eta Ibarretxeren planaren norabide desberdina bilatzea.
"Autogobernuan" aurrera egingo duen estatutu erreforma "epe motzean" babesteko kompromisoa hartu du. Erreforma hori Eusko Legebiltzarraren hirutik bik onartu beharko luketela dio.
eae-ko hauteskundeak
Hirutik bik onartutako Estatutua babestuko du Zapaterok
Eusko Legebiltzarraren bi herenek onartzen duten Estatutu erreforma Espainiako Kongresuan babestu egingo duela hitz eman du Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Horretarako bidean, legebiltzarrean gehiengo berri bat egotea nahi luke, Patxi Lopez buru, eta "nazionalisten kontrakoa eta PPren kontrakoa" izango ez dena. Espainian gertatutakoari jarraituz, ziur azaldu da EAEn ere Gobernu aldaketa egongo denaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu