Historian eragile izan diren emakumeak omenduko ditu Eusko Ikaskuntzak
Abenduaren 3an ospatu ohi den Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara hainbat ekitaldi antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak. Horien artean izan ohi da erakunde edo norbanako zehatz batzuei egiten dieten omenaldia. Aurten, zehazki, Euskal Herriko historian nabarmendu diren emakumeak izan nahi dituzte gogoan. Hala, hainbat esparrutako 44 andrazko aukeratu dituzte horretarako. Emakume horiek dira, hain zuzen, egun horri begira bereziki Kukusumusuk diseinatutako kamisetaren ardatz nagusia. Egun horretan bertan emango du Eusko Ikaskuntzak ENE saria. Euskara sustatzeko lanean nabarmendu diren atzerriko erakundeen artean banatu ohi du sari hori, eta aurten seigarren urtez emango dute. 2011ko azaroaren 5ean amaituko da sari hori jasotzeko hautagaitzak aurkeztu ahal izateko epea. Irabazleak, egindako lanaren aitortza publikoaz gain, Nestor Basterretxea artistak sari horretarakopropio diseinatutako burdinazko eta altzairuzko anagramaren erreprodukzioa eskuratuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu