Irudia. Bilbo
HITZ EGITEN JARRAITZEA ADOSTU DUTE
Metroko langileek hiru orduko lanuztea egin zuten atzo, lan gatazka konpontzeko eskatuz. Langile batzordeak eta zuzendaritzak bilera egin zuten ondoren, eta erabaki zuten datozen egunetan negoziatzen jarraituko dutela, konponbide bat lortzeko. «Zerbait aurreratu dugu, eta ez dugu prozesua oztopatu nahi», adierazi zuten bilera amaieran sindikatuetako ordezkariek. Langileek iazko uztailean sinatutako akordioa betetzeko eskatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu