HITZA ESKUZ ESKU ZABALTZEKO PARADA BAIONAN
Baionako Elkar Megadendako aretoa euskaltzalez bete zen atzo Ipar Euskal Herriko Hitza-ren lehen zenbakiari ongietorria egiteko. Bildutakoen artean, euskalgintzako gizarte eragile ugari, hala nola Jakes Bortairu AEK-ko Ipar Euskal Herriko arduraduna, Mixel Oronoz Euskal Konfederazioko lehendakaria eta Paxkal Indo Seaskako lehendakaria. Han izan ziren Jean Baptiste Etxeto Garapen Kontseiluko presidentea, Bernadette Soule EEPko zuzendaria eta Daniel Landart Euskal Kultur Erakundeko zuzendariordea ere. Alderdi politikoetako ordezkariak ere presente izan ziren, bertzeak bertze, AB, Batasuna eta Autonomia Eraikikoak. Argazkian, Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria BERRIAko langileekin. Hitzetatik paperera, eskaintza eskuan hartzeko parada ukan zuten bildutakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu