Hitzak, musika, garagardoa eta maskota

2003ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Berriaren aldeko ekitaldiek ez dute etenik, eta iragan asteburuan izaera oso ezberdinetako ekitaldiak egin dira. Gasteizen, esaterako, Zaharregia, txikiegia agian ikuskizunean parte hartu zuten Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarin musikariek, larunbatean goian, ezkerrean. Iruran, berriz, garagardo azoka jendetsua egin zuten ostiral eta larunbatean goian, eskuinean. Usurbilen, azkenik, frontoiko sabaitik zintzilik zegoen maskota erre zuten larunbatetik iganderako gauerdian. Egunkari pilari su eman eta errautsen artetik Berria egunkariaren izena geratu zen agerian beheko argazkiak. RAUL BOGAJO - JON URBE / ARGAZKI PRESS - NOAUA! KULTUR ELKARTEA

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.