euskal Herria

Hitzarmena sinatu du Uemak Euskadiko eta Gipuzkoako Kutxekin

Langile finko zein aldi baterakoek euskaraz ongi jakin beharko dute Uemako kide diren herrietan, eta lehenengo hitzak euskaraz izan beharko du, besteak beste.

2010eko abenduaren 29a
14:20
Entzun
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) eta berau osatzen duten 40 herrik hitzarmena sinatu dute Euskadiko Kutxarekin eta Gipuzkoako Kutxarekin. 'Sustatu.com' atariak adierazi duenez, honako baldintza hauek beteko dituzte kutxetako langileek 40 herrietan, besteak beste: langile finko zein aldi baterakoak euskaldunak izatea eta behar bezala prestatuta egotea komunikazioak euskaraz ondo eskaintzeko; bezeroei lehen hitza euskaraz egitea; txartelak euskaraz sortzea, kontrakoa esan ezean.

Ueman sartu da gaur Deba, eta, hori aprobetxatuz, bertan egin dute agerraldia. Batzar nagusia ere bertan egitea erabaki dute. Bertan, 2010aren balantzea eta 2011rako egitasmo eta aurrekontuak zehazten ibili dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.