Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailak jakinarazi du gaur Ibarretxe asteartean Hitzarmeneko Mahaiko kideekin batzartuko dela. Bileran zer aztertuko duten ez du argitu; bakar-bakarrik "denen artean bakea eta normalizazio politikoa lortzeko euskal gizartean ireki den eztabaidan parte harzen ari diren eragile politiko eta sozialekin izaten ari den harremanen barruan" kokatzen dela.
Nazio Eztabaidagunetik sortutako egitura da Hitzarmenerako Mahaia. Herenegun, hilaren 30ean, Bruselan Europako Legebiltzarrean izan zen ordezkaritza bat, eta Euskal Herriko prozesua lagundu eta bultzaltzeko hainbat eurodiputatuk Babes Taldea eratzea lortu zuten.
Politika
Hitzarmenerako Mahaiaren ordezkariekin batzartuko da Ibarretxe
Datorren asteartean, hilaren 6an, Hitzarmenerako Mahaiaren ordezkaritza bat hartuko du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako presidenteak, Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan. "Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko" euskal gizarteko ordezkariekin abiatu dituen elkarrizketetan kokatu dute bilera hori Lehendakaritzako iturriek. Hitzarmenerako Mahaia Nazio Eztabaidagunetik sortutako egitura da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu