euskara

Hizkuntz eskubideak bermatzeko mekanismoen beharraz ohartarazi du Behatokiak

Hamar urteko txostena aurkeztu dio gaur Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Iñigo Lamarca EAEko Arartekoari.

2012ko otsailaren 24a
12:21
Entzun

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak hamar urteko lana aurkeztu dio Iñigo Lamarca EAEko Arartekoari gaur Donostian, eta Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak gogorarazi du "EAEn euskarari status ofiziala esleitu eta legeak hizkuntz eskubideak aitortu arren, horien bermerako mekanismo juridiko-administratibo eraginkorrik ez dela abian jarri”.

Hamar urte horietan "hizkuntz eskubideen urraketak errepikatu" egin direla salatu du. Petriatiren arabera, euskararen normalizazioari ez zaio behar bezain beste garrantzi eman, eta ondorioz, "ez da behar beste aurreratu".

2001etik 2010era bitartean egindako lana txosten batean bildu zuen Behatokiak pasa den abenduan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.