Euskara

Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak gobernuari

UPN eta PP bakarrik gelditu dira bozketan. NaBaik aurkeztutako testuari, zuzenketa batzuk egin dizkio PSNk, eta oposizioko alderdi guztiek onartu dute.

Berria.info
2012ko abenduaren 21a
13:36
Entzun

Hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak gobernuari, gaurko saioan. NaBaik aurkeztu du testua, eta PSNk zuzenduta onartu dute, UPNren eta PPNren aurkako botoekin.

Euskararen Legea ez da betetzen, Nekane Perez NaBaiko parlamentariaren esanetan. "Hizkuntza eskubideak sistematikoki urratzen dituzue, eta harro sentitzen zarete", leporatu die Perezek UPNko kideei.

Adierazpen testua NaBaik aurkeztu du, baina zuzenketa egin dio PSNk. "Euskararen foru legearen arabera eta hura garatzen duten arauen arabera" jokatzeko eskatu nahi zion PSNk gobernuari.

PSNko parlamentari Roman Felonesen arabera, Nafarroako administrazio guztiei dagokie Euskararen Legea ezartzea. Batzuek ez dutela egiten onartu du, eta justizia administrazioa jarri du adibide. Indarrean dagoen lege markoaren barruko jarduerak egin behar direla zehaztu du, legea betearazteko.

Sozialistek aurkeztutako aldaketa batzuk guztiz ase ez arren, zuzenketen alde egitea erabaki du NaBaik, adierazpena onartzeko. Bilduk eta Ezkerrak ere bat egin dute.

Eztabaidatzeko "pereza"

"Berriro gai honetaz" eztabaidatzeko "pereza ikaragarria" duela esan du Begoña Sanzberro UPNko parlamentariak. Europak hizkuntzen egoerari eta politiken gainean 8,5eko kalifikazio bat eman dio Nafarroari, Sanzberroren esanetan.

Hizkuntza bat "arma gisa" erabitlzea salatu du Amaia Zarranz PPko parlamentariak. Euskarari "erabilera politikoa" ematen zaiola salatu du, eta horrek tristatu egiten duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.