EUSKARA

Hizkuntza gutxituak babesteko neurriak har ditzala eskatu diote Europako Batzordeari

Adierazpen bat izenpetu dute 28 europarlamentarik, eskatuz hizkuntza komunitate gutxituentzako babes ekonomikoa handitu dadila.

Europako Parlamentuaren osoko bilkura bat. PATRICK SEEGER / EFE
2015eko maiatzaren 28a
21:45
Entzun

Ivan Jakovcic europarlamentariak aurkeztu du adierazpena, eta talde ugaritako ordezkariak daude sinatzaileak; tartean, Josu Juaristi EH Bildukoa.

Sinatzaileek gogorarazi dute Europako Batasunean 60 hizkuntza gutxitu daudela eta horiek 40 milioi hiztun dituztela. Horietatik 49 daude arriskuan, eta ia guztiek dituzte zailtasunak bizirauteko, europarlamentariek nabarmendu dutenez. Horiek babestea giza eskubideak betetzeko beharrari lotuta dagoela ohartarazi dute.

Hortaz, hizkuntza horiei "babes gehigarria" emateko eskatu diote Europako Batzordeari, eta tokiko agintariei, berriz, areagotu dezatela hizkuntza gutxituekiko kezka. Halaber, sinatzaileen arabera, Europako Batzordeak Europako Batasuneko estatu kideei eskatu beharko lieke hauteskunde kanpainetan hizkuntza gutxituak erabil ditzatela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.