Euskara

Hizkuntza Gutxituen Ituneko konpromisoak ez betetzea egotzi diote Espainiari

Hizkuntza Gutxituen Itunaren jarraipen taldeak egindako txostena beraiek urtero egiten duten azterketarekin bat datorrela nabarmendu dute Behatokiak eta Kontseiluak.

2016ko urtarrilaren 25a
07:27
Entzun

Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatuta dauka Espainiak, baina, itun haren jarraipen batzordeak joan zen astean jakinarazi zuenez, ez ditu gomendioak betetzen. Kontseiluak eta Behatokiak Espainiaren jarrera salatu dute gaur, Donostian emandako prentsaurrekoan. Azpimarratu dutenez, Behatokiak urtero egiten dituen txostenekin bat dator ituneko jarraipen batzordeak egindako azterketa.

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak gogora ekarri du 2001ean jarri zela indarrean Hizkuntza Gutxituen Ituna, eta nabarmendu du aurreneko txostenean emandako gomendio antzekoak eman dizkiola Espainiari aurtengoan ere. "Harrigarria da hamabost urte eta lau ebaluazio igaro ondoren eremu batzuetan gomendio bertsuak ematea". Hortik, ondorio bat atera dute Kontseiluak eta Behatokiak: "Estatuak ez du interesik orduan hartutako konpromisoak betetzeko, eta, tamalez, Europako Itunaren beraren balioa ere gutxiesten du".

Joan zen astean argitaratutako txostenean, bereziki Espainiako Gobernuaren jardunarekiko da kexu adituen taldea, batez ere justiziaren alorreko hutsuneengatik. Nafarroako Gobernuari ere kargu hartu dio, batik bat euskarazko hedabideen arloagatik. Eusko Jaurlaritzaren jardunarekin, berriz, ez dute kexu handirik agertu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.