Hizkuntza politika

"Hizkuntza politika egokiaren ardatzak" proposatu ditu Kontseiluak

"Hizkuntza politika egokia" gauzatzeko proposamena plazaratu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, "normalizaziorako oinarriak" ezarriko lituzkeela iritzita. Hamar ataletan banatzen da Kontseiluaren proposamena, eta hezkuntza sistemako egungo ereduen gainditzean, Administrazioaren, lan munduaren eta helduen euskalduntzean, euskararen corpus jurikidoaren aintzat hartzean, komunikabideetan euskararen erabilerako kuotak ezartzean, eta euskara bultzatzeko aurrekontu publikoak handitzean ardazten da. Kontseiluaren iduriko, 2006-2010 bitarteko epean jarri beharko litzateke indarrean proposamen hori.

2005eko abenduaren 13a
19:08
Entzun
Hala ere, Kontseiluko kideek argi azaldu dute Euskal Herrian errealitate desberdinak daudela EAEn, Iparraldean eta Nafarroan. Hori dela eta, egoera bakoitzaren berezitasunak kontuan izateaz gain, Euskal Konfederazioak Iparraldean beharrezko hizkuntza-politikaren proposamena gaur bertan egin duela Baionan gogorarazi du Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.

Kontseiluaren ‘hizkuntza-politika indartu eta garatzeko hamar proposamen’ txosteneko lehen ardatza hizkuntza-ereduak gainditzea izango dela azaldu dute. “Hezkuntza Sistemak belaunaldi berriak, etorkinak barne, oso-osorik euskalduntzea” da arlo honetako helburu garrantzitsuenetako bat Kontseiluaren aburuz.

Euskalgintzak aspalditik egin duen beste eskaera bat txertatu dute ardatzen dokumentu horretan: hizkuntza-politikarentzat lehendakariordetza sortzea EAEn eta Nafarroan. “Sail guztietan euskararen garabidea bermatu behar duen organoa beharrezkoa da hizkuntza-politikaren zehar-izaerarengatik”, azaldu dute.publikoetan lan egiten dutenak euskaldundu gabe”, adierazi dute.“Ezinbestekoa da Administrazioa euskalduntzeko data bat finkatzea”.

Era berean, lan mundua euskaldundu behar dela azpimarratu dute. Alor horretan orain arte egin den ahalegina oso murritza dela ohartarazi dute.

Kontseiluak behin eta berriro eskatu duenez, euskarak "berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa izan behar du". Horretarako, corpus juridikoa hizkuntzaren estatus horretara egokitzea eskatu dute.

Beste ardatz bat helduen euskalduntzearen laguntzak handitzea da, doakotasunera iristeko. “Egoera kontraesankor baten aurrean gaude: Administrazioetatik euskara erabiltzeko eskatzen digute baina, une berean, herritarrek ordaindu egin behar dute euskara ikasteagatik”, azaldu dute.

Zazpigarren proposamena hedabideetan kuotak ezartzea da. “Euskal Herrian diharduten komunikabide guztiei egoera soziolinguistikoaren pareko kuota batzuk ezarri behar zaizkie legez”, azpimarratu dute.

Bestetik, euskararen aurrekontua ‘nabarmen handitzea’ eskatu dute Kontseiluko bozeramaileek. Hori lortzeko hiru proposamen egin ditu: zerga-kenketak, kredituak eta diru-laguntzak.

Gainera ‘Hizkuntza-politika indartu eta garatzeko hamar proposamen’ deritzon txostenean, Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako eskaintza osorik euskalduntzeko eskatu dute. “Hori egin bitartean hezkuntzako eta gizarteko sektore jakin batzuk nabarmen diskriminatzen duen politika bat sustatzen da”.

Bukatzeko, hizkuntza-politika egokia eskatu dute, epe eta helburu zehatzak dituena, bitartekoz hornitua, sailartekoa, gizarte sektore guztietara iristeko modukoa, Administrazio Nagusitik Toki Administraziorainokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.