Euskaltzaindiak 2014an berritu zuen azken aldiz Hiztegi Batua. Orain, bi urteko lanaren ostean, bertsio berri bat jarri du sarean eskuragarri. Orotara, 44,327 forma arautu biltzen ditu bertan; 1.353 forma berri: 1.058 sarrera eta 295 azpisarrera.
Kasu batzuetan informazioa osatu egin dute, lehendik jasotakoak berrikusi eta zuzendu ere egin dituzte kasuren batean, eta sarrera eta azpisarrera berriak gehitu dituzte kasurik gehienetan. Orain, hiztegia "orekatuago" dagoela nabarmendu dute egileek.